BIOGRAFIA

·

15 urte igaro dira Akerbeltz erromeria sortu zenetik. Urte guzti horietan Euskal Herriko txoko ia guztietan jo dute eta euskal jaietan ezinbestekoa bihurtu dute haien presentzia. Kontzertuz kontzertu haiekin batera dantzatzen eta abesten egon diren pertsona guztiei eskeinita aurten ospakizun show berritzailea prestatu dute, sorpresaz betea, abeslari berriarekin eta erromerietan inoiz entzun ez diren doinuekin. Ongi etorri Akerbeltzen urteurren jai erraldoi honetara! 

·

·

Zuzeneko indartsua eta soinu sendoa dira taldearen bereizgarriak. Ikusleekin konekzioa eta dinamismoa bilatzea, ohiko kontzertu formatua show partehartzaile bihurtzea.  Errepertorio anitza, betiko kantak eta abesti berriak, dantzak… Akerbeltz moldeak haustera etorri da, taula gainean eta kanpoan jartzen dugun ilusioarekin, inguruan dugun edonor gure parte sentiaraztea da helburua.  EUSKAL HERRIKO edozein herriko jaietan!

2014 JamSession © All rights reserved.