BIOGRAFIA

Akerbeltz, talde gazte eta dinamikoa da, zuzen ikaragarria eta soinu sendoa eskaintzen dituena. Ikuskizunak, lau ordu irauten ditu ordu erdiko atsedenarekin eta errepertorioa, aro berriko euskal musikaren abesti garrantzitsuenek osatzen dute. Estilo desberdinak aurki ditzakegu: ska, punk, rock, eta euskal folklorea. Errepertorioa, publiko gazteari zuzendurik dago, hala ere, dantzatzeko musika ere aurki dezakegu ohiturak galdu ez daitezen eta zuzenean, edonork goza dezan. Taldearen ezaugarri berezienetariko bat, abeslari zoragarriaz aparte, bai taula gainean eta bai kanpoan jartzen duen ilusioa eta aldi berean, inguruan duen edonor, ikuskizunaren parte sentiaraztea da.Akerbeltz taldearentzat garrantzitsuena, kontzertu bakoitzean entzulearengan (ZUGAN) jarritako dedikazio eta ilusioa transmititzen jarraitzea da, EUSKAL HERRIKO edozein herritan.

 

One Response to BIOGRAFIA

  1. francisco says:

    hola, no entiendo el idioma vasco de la biografia… solo quiero decir que valla version guapa que haceis de la locura de parabellum. vi vuestro video en youtube y la he escuchado mil veces. valla caña…me gustaria veros el careto en algun directo..bueno saludos a todos los vascos y un abrazo para vosotros desde Madrid.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

2014 JamSession © All rights reserved.